
Itsasondo mintzagai biharko 'Eutera' saioan
Itsasondo Hainbat herritarrek parte hartuko dute biharko irratsaioan; herriko istorioak aztertu eta solasaldia egingo dute.
a. apalategi
Segura Irratiko Eutera saioan Itsasondo izango dute mintzagai biharko saioan. Beste herriekin egin duten moduan, Itsasondoko herriaren kokapen fisikoa, Milixio izeneko pertsonaiari buruzko istorioak, belaunaldi desberdinen arteko solasaldia edota herri-bide baten deskribapena egingo dituzte. Dena kantuz eta musikaz lagunduta. Horretarako hainbat itsasondoar gonbidatuko dituzte. Mikel Mendizabal, Jose Mari Mendizabal, Maider Zabalua, Ainara Vega, Ane Mendizabal, Luis Aizpuru, Jone eta Ainhoa Barandiaran eta Iñaki Larrañaga izango dira hizlariak. Saioa bihar goizeko 11:00etan izango da.
Oinezkoen trena 'Itaka'-n
Bestalde, larunbateko Itaka saioan Idiazabalgo Oinezko Trena ekimenaren inguruan hitz egingo dute, 10:00etan hasita. Udaleko eta Aita Iparragirre herri ikastetxeko arduradunak, eskolako gurasoak eta Agenda 21eko kideak izango dira hizlari.
Kirola
Saskibaloi jokoak ikasleentzat
BEASAIN, La Salle San Jose ikastetxea - 2008-10-06
Ikastaroa
Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.