Edukira joan

Goierriko Hitza

Itsasondo
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-05-15;INGURUMENA. Eskolako Agenda 21 ekimenak bilera egingo du bihar udaletxean

Eskolako Agenda 21 ekimenak bilera egingo du bihar udaletxean

Itsasondo Aurten uraren gaia landu dute Herri Eskolan; bihar goizean, udal ordezkariekin bilduko dira ikasleak.

a. apalategi

Itsasondoko Eskolako Agenda 21 foroak bihar goizean egingo du hurrengo bilera. Herri Eskolako haurrak udaletxera joango dira, Agenda 21 ekimenaren baitan orain arte egindakoak aztertu eta Udalari proposamen berriak egitera. Bilera, bihar goizeko 9:30ean izango da, Itsasondoko udaletxean.

Duela hiru ikasturte hasi ziren Itsasondoko haurrak Eskolako Agenda 21 ekimenean parte hartzen. Orain arte, hondakinen eta kontsumoaren inguruko gaiak landu dituzte ikasgelan eta kalean. Aurten, uraren gaia jorratzen ari dira.

Ikasturte honetan, uraren inguruko hainbat datu landu dituzte eskolan. Hauek oinarri hartuta, Udalari hainbat proposamen egingo dizkiote haurrek, herriko uraren egoera hobetze aldera. Hainbat konpromiso ere hartu dituzte haurrek, ikastetxean zein etxean, uraren kontsumoa murriztu eta hau garbi mantentzeko.

Agenda

Zinema

'Yo serví al rey de Inglaterra' filmea
BEASAIN, Usurbe Antzokian - 2008-10-04

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.