
2008-02-04 | 12:34:51
Trafikoa
Trafiko arazoak sortu dira Itsasondo parean, kamioi bat gurutzatu ondoren
N-1 errepidean Gasteizerako norantzan kotxe ilara dago
Gaur goizean zenbait arazo izan dira N-1 errepidean, Gasteizerako norantzan. Goierriri dagokionez bi puntutan daude arazoak, biak Itsasondoko udal barrutian. 424. kilometroan kamioi batek guraizearena egin du eta bidean gurutzatuta geratu da. Garabia joan da kentzera, eta trafikoan oztopoa eragin du. Bi kilometro lehentxeago (N-1eko 426. kilometroan) auto batek istripua izan du, bidetik irten da.
Euri zaparradek eta errepide bustiak auto ilara eta trafiko arazo ugari sortu dituzte goizean zehar. Itsasondoko bi istripuez gain, Alegia (Gipuzkoa) parean kamioi bat irauli da, N-1en, Gasteizerako norantzan.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.