
2006-12-04 | 09:37:26
GIZARTEA
Itsasondoko herritarrek ezetz esan diote AHTri
Herri galdeketan, atzo, %88ak proiektuaren aurka bozkatu zuen
Itsasondoko Udalak deituta, atzo, AHTri buruzko herri galdeketa egin zuten. Herritarren %88ak AHTren kontra bozkatu zuen (205 boto). Guztira boto eskubidea zuten 525 lagunetik 232k eman zuten botoa.
2008-03-03
HB exigió el AVE en los años ochenta El País. MIKEL ORMAZABAL - San Sebastián La formación 'abertzale' defendió la alta velocidad en Irún y Hondarribia. ¡No a la imposición! ¡Parad el TAV! son las consignas que repiten ahora de forma machacona los dirigentes de la ilegalizada Batasuna y otros grupos de la izquierda abertzale. Han llegado a llamar "a la lucha" para impedir las obras del AVE vasco, la Y, sobre la que ETA ha lanzado también amenazas. Esta campaña de oposición frontal al proyecto ferroviario, a la que se han sumado EHAK y ANV, choca con la firmeza con la que Herri Batasuna (HB) apoyó a finales de los años ochenta la construcción de un tren de alta velocidad en Euskadi. En 1989, HB defendió en los ayuntamientos de Irún y Hondarribia sendas mociones en las que exigía que el tren francés de alta velocidad, que iba a llegar sólo hasta Hendaya, continuara su trazado hacia Irún. El texto, idéntico en ambos consistorios, exigía al Gobierno central, entonces en manos del socialista Felipe González, que "tanto la red de comunicación viaria de Europa con el Estado, como el tren de alta velocidad (TAV) pasen por Irún, tanto por razones históricas como económicas". "Es una contradicción total", afirma el senador socialista Alberto Buen, alcalde de Irún en aquellos años: "Entonces estaban a favor para criticar al Gobierno de Madrid, y ahora están en contra para atacar a los gobiernos central y vasco". La moción de HB, alternativa a otra de EA, fue rechazada en ambos consistorios. Sus concejales se agarraban a "factores objetivos" para sostener que Irún, donde ahora llegará el trazado de la Y, y Euskadi eran el "lugar idóneo" para ser considerados como "zona prioritaria de comunicación viaria y ferroviaria" con Europa. En otro punto, criticaban "la política del PSOE de desertización económica y marginación de Irún y el conjunto de Euskadi". Casi dos décadas después, Batasuna sostiene todo lo contrario, en sintonía con lo que ETA declaraba la semana pasada en una entrevista publicada por Gara. Por primera vez, la banda terrorista ha amenazado explícitamente con atentar contra las obras de la Y, que considera un proyecto que "hipoteca el futuro de Euskal Herria". Mikel Mariskal, edil de ANV en Hondarribia, sostiene que la Y ha sido "impuesta al pueblo sin consulta ninguna".
2006-12-08
Batasuna eta PSOE orain direla bost urte dabiltzala tratutan, listoa! Zein da mamporreroa?
Txintxibirin txin txin | 2006-12-07
Eta PNV PSOEn manporreroa!! jajajaa
2006-12-06
Herri honetan ezin al da eztabaidarik eduki ideiak partidu politikoekin lotu gabe? Eztabaidetan erabili ditzagun argudio eta arrazoiak eta ez siglak.
2006-12-06
Garzon oso gaiztoa izango liteke baina Iñaki de Juanaren aldean aingerutxoa da.
2006-12-06
Konpetentzia latza du, bai, Garzonek zuekin. Eskerrak pentsatzea behintzat ezin duten debekatu, batzuei gustatuko litzaieke baino.
txantxibiri | 2006-12-06
Andresio, Batasunakoek beti montatzen dituzte beren mogidak beste jende batekin, zu bezalako manzanilloekin adibidez. Hori da Batasunaren metodoa: Nazio Eztabaidagunea edo horrelako txiringito bat egiten denean (AHTren kontrako koordinadora bezal) beti arduratzen dira beste mogida eta partidoetako floreroak jartzen prentsaurrekona, baina estrategia beraiek daramate inongo konpetentziarik gabe. Beraz, Andresio, ikasi beharko duzu ez Batasunakoa izan arren beren botillero izaten errekonozitzea. Gazteleraz horrelako tipo humanoari "tonto util" esaten zaio.
Andrés | 2006-12-05
Ez motel, ez dute proiektua zulora bota nahi instituzionala delako. Arrazoiak ematen ari dira, beste gauza bar da arrazoi horiek ez entzutea nahi. Eta berriro esango dut, AHT Gelditu! plataformatan ez dago Batasunako jendea soilik, ni adibide bat jartzeko, ez naiz ezker abertzalekoa.
2006-12-05
Garzon-ek ere berdina dio. Konpetentzia ederra du horrek hemen ere. "jende bat"ek esaten dutelako ez dute arrazoiak balio, ala?
2006-12-05
Eztabaida beharrezkoa da. Baina bere tamainan. Hemen, gure herrian, jende bat dagoelako gauza guztiei ezezkoa egiten diena. Eta bost axola diena AHT ona den ala ez: proiekto instituzionala da eta beraz zulora bota behar da beren beto boterea erakusteko.
Andrés | 2006-12-05
Hori da batzuei interesatzen zaiena, eztabaida ez egotea edota ahaztea. Baina badirudi, herriak eztabaida hau piztuta mantentzeko bidean dagoela, herri galdeketa gehiago antolatuko dira eta ezeztz aterako da, orduan batzuk gauza asko birplanteatuko beharko dituzte. Bai, Oskar, bai, eztabidak inora doaz, herriak bere iritzia emateko aukerara doaz, eta hori garai hauetan ez da gutxi.
Oskar | 2006-12-05
Kontua da eztabaida hau ez doala inora. Telebistako debateak edo herrietan antolatutako mahainguruak bezala. Hemendik aste batetara ez da eztabaida honen arrastorik izango, eta HITZAk AHTren inguruko beste artikulu bat atera arte ez gara honen inguruan arituko. Gainera, okerrena zera iznago da, AHTren inguruko artikulu bat ateratzen denean guztiok berriro hemen agertutakoa errepikatuko dugula, ezer ez baitugu aurreratzen eztabaida hauekin.
Demokrazia | 2006-12-05
Pozten naiz. Eusko Jaurlaritzak bultzatu ez duen eztabaida, HITZAko foro batean ematen ari da.
Oskar | 2006-12-05
Kapitalismoa zure eskualdeko bizi maila altuaren erantzule da. CAF kooperatiba bat al da? Estatuarenak al dira gipuzkoar askori jaten ematen dieten Goierriko entrepresa andana? Ez nago AEB edo Errusian, eta gero eta gehiago Txinan ematen den kapitalismo basatiaren alde, baina ezta ere "itxurazko langile zoriontsuaren" komunismoaren alde edo askok eta askok hitz ematen diguzuen denok zoriontsuak izango garen baserri eta tradizioez betetako Euskal Herri orlegi horretan.
2006-12-05
Eredu kapitalistaten historioa hamaika jetosoen aitzakia da ze oraindik ez dago munduan herririk eredu hori jarraitzen ez duenik. Eta, klaro, azpiegitura batetaz hitzegitean "kapitalismo" hitza potoloegia da. Hemen ari gara Euskadi izango den Asturias bezalako herri deprimitu emigrante-emailea ala Europa inguruko herri garatuekin pare jarriko garen. Eta kapitalismoaren kontrako aitzakiz zenbat herri joan da paleolitos ekonomikora? Jendeak behar du mugikortasuna eta lan-merkatu integratuagoa. Kapitalismoaren kontrako borroka leninisten antigualla bat da, baina, klaro, gure herrian leninista asko ditugu eta lorez apaintzen dira.
2006-12-05
Eta mundua guztiz izorratzen badegu, zertarako behar "lan duina"? Ta zer da lan duina? Txaleta eta kotxe ederra erosteko adina ematen diguna? Baserritar baten lana ez al da duina? Kontsumismo destruktibo honen zurrunbilotik atera beharrean gaude. Argitu beharrean nago, gizarte ereduaz ari nintzenean ez nintzen gure Euskal Herriaz ari bakarrik, arazoa ez bait da munduko zati txiki batekoa, eredu kapitalistarena baizik.
Oskar | 2006-12-05
Ondo da, behingoz onartu dugu arazoa gizarte eredua dela, eta ez ingurugiroa. Galdera bat egingo dizut: zer gertatuko litzateke gure inguruko herrialde guztiek (Aragoa, Akitania, Kantabria, Gaztela...) autobideak izango balituzte eta Euskal Herrian oraindik herri arteko bidezidorrak egongo balira? Euskal Herria ez dago mundu ideal batetan isolatuta. Gure inguruan inbertsioak erakarri, lana sortu, eta kultur edo ekonomi egitasmoak erakartzeko egundoko lehiakortasuna dago beste herriekin, eta gure bizimaila mantendu nahi baldin badugu, beharrezkoa dugu mundu horrek eskatzen dizkigun azpiegiturak izatea. Asturias oso polita da, baina lan duinik topatzen ez duten gazte andanak Armadara edo Madrilera joan beharra dute lana egitera.
Kurt "Panzer" Meyer | 2006-12-04
...goizago jeiki ta besteok bezala izurratu dadila. AHTtik EZ! noski.
2006-12-04
Hemen arazoa ez da proiektu konkretu bat nere gustokoa den edo ez... edo neri ondo datorkidan... Hemen arazoa zein gizarte eredu nahi degun; kosta ala kosta edozein lekura ordulaurdenean iristeko bideak egin nahi ditugun edo naiz eta denbora gehiago behar izan infraestruktura eta ingurugiroaren sostengarritasuna uztartzen dituen gizarte eredu baten alde egin nahi degun. Bestela zer utziko diegu gure ondorengoei?
Oskar | 2006-12-04
Euskal Herriaz ari nintzen. Adibide bat ipiniko dizut: Madril-Toledo (100 km. inguru) abiadura handian 8€ bidaia. Donostia-Bilbo (antzeko distantzia), denbora bikoitzean, ia 9€. Eta Donostiatik orduoro (eta batzuetan orduerdioro ere) autobusak ateratzen dira Bilbora langile eta ikasleez beteta (enpresariak beraien Audietan joaten dira A-8an). Ni PESAko erabiltzailea naiz eta Madril-Toledo AHTren linea ikusita Donostia-Bilbo artean ere horrelako zerbitzua izatea nahiko nuke.
Joxepo | 2006-12-04
Interes nazionalaeko azpiegitura? Ze nazioa, Espaiarra, Frantziarra, Euskal Herria... Norentzako ineresgarria? Langileentzako, empresarientzako, goi politikarientzako, nekazarientzako, ... "Interes nazionaleko" hitzak erabiltzen dituzunean zalantza asko sortzen zaizkit...
Oskar | 2006-12-04
Berriro diot, Euskal Herri mailako azpiegitura baten kasuan horrelako galdeketa lokalak tokiz kanpo daude. Begiratu adibidez aireportuen kasua: ziur Forondatar gehienak Gasteizko aireportuaren aurka zeudela bere garaian (niri ere ez litzaidake gustatuko lehio aurrean horrelako zerbait izan), baina Gasteiz eta Euskal Herri osoarentzat (Espainiako bigarren zama-garraio aireportua da: arrain gehiago sartzen da hortik gure portuetatik baino) guztiz garrantzitsua da.
Andrés | 2006-12-04
Gasteizeko kontzeju guztietan kontsulta egin zuten, eta ezetz atera zen. Orain Itsasondon izan da, baina hau hasiera bakkarrik da. Kontsultak Gipuzkoako herrietatik bolbora bezala zabalduko dira, eta batzuk herriaren hitzari aurre egin beharko diote. Momentuz batzuk kantzontzillotan kaka egin dute jada.
Oskar | 2006-12-04
Ikuspegi folkloriko edo sinboliko batetik abiatuta ekimen polita iruditzen zait Itsasondokoa. Serio hartuta bestalde, "interes nazioanaleko" azpiegitura bat egiteko orduan horrelako erabaki lokalak tokiz kanpo daudela iruditzen zait.
ni | 2006-12-04
Itsasondon AHTri ez! Nik ere AHTri ez!
2006-12-04
Bakarrari galdetu zaio oraingoz eta ezezkoa esan du; zilegi al da besteei galdetu gabe proiektuarekin jarraitzea? AHTri ez! Herri galdeketak ORAIN!
< | 2006-12-04
herri batek ezetz esateagatik zilegi al da proiektua gelditzea? galdetzen dut
pozik | 2006-12-04
Itsasondoarrei zorionak!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Itsasondoarrak bozkatzen, atzo, liburutegian
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.