Edukira joan

Goierriko Hitza

Itsasondo
2008ko uztailak 4, Ostirala

Azken ordukoak

Zortzi ibilgailuk elkar jo eta gidari bat zauritu da Itsasondon

2008-04-14 | 11:48:47

Zortzi ibilgailuk elkar jo eta gidari bat zauritu da Itsasondon

Istripuak erretentzio handiak eragin ditu N-1 errepidean

Gaur goizeko 8:00ak aldean, trafiko istripua izan da N-1 errepidean, Itsasondo parean. Zazpi autok eta kamioi batek elkar jo dute Donostiako norabidean, eta gidarietako bat zaurituta eraman dute larrialdi zerbitzuetara. Istripuaren ondorioz, erretentzioak sortu dira, eta ilarak Ordiziaraino iritsi dira. Trafikoa errepide zaharretik bideratu du Ertzaintzak. Dagoeneko garbitu dute errepidea.

Ez du erantzunik

Sei hektarea baso erre ditu Urkia auzoan sortutako suteak

2008-02-18 | 09:34:33

Sei hektarea baso erre ditu Urkia auzoan sortutako suteak

Goizaldeko bostetan piztu da; dagoeneko kontrolpean dute sua

Gaur goizaldeko 05:00ak aldean, suak hartu ditu Itsasondoko pinudi eta baso batzuk. Urkia auzora joateko bidegurutzean, N-1 errepidetik gertu sortu da sutea eta basoan berehala zabaldu da, zebilen haize bortitzak lagunduta. Suhiltzaileak goizean zehar aritu dira lanean, baina sua dagoeneko kontrolatuta dagoela adierazi dute. Sutearen lekuan ziren basozainek azaldu dutenez, "oraindik ez dakigu zerk eragin duen sua". Hala ere, haizeak eta lurrazala lehor egoteak sua zabaltzen lagundu dutela uste dute.

Ez du erantzunik

2008-02-04 | 12:34:51

Trafiko arazoak sortu dira Itsasondo parean, kamioi bat gurutzatu ondoren

N-1 errepidean Gasteizerako norantzan kotxe ilara dago

Gaur goizean zenbait arazo izan dira N-1 errepidean, Gasteizerako norantzan. Goierriri dagokionez bi puntutan daude arazoak, biak Itsasondoko udal barrutian. 424. kilometroan kamioi batek guraizearena egin du eta bidean gurutzatuta geratu da. Garabia joan da kentzera, eta trafikoan oztopoa eragin du. Bi kilometro lehentxeago (N-1eko 426. kilometroan) auto batek istripua izan du, bidetik irten da.

Ez du erantzunik

2008-01-30 | 16:01:14

Itsasondoko Udalak presoen senideei ematen dizkien laguntzak errekurrituko ditu Espainiako Gobernuaren ordezkariak

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak Itsasondoko Udalak presoen senideei ematen dizkien laguntzen kontra egingo du. Paulino Luesma ordezkariak gaur jakinarazi duenez, Estatuko Abokatuari errekurtsoa jartzeko agindua eman dio, eta dirulaguntza hauek baliogabetzeko eskaria ere egingo du. Luesmak azaldu duenez, diru laguntza horien helburua, " ez da behar handiena duten herritarrei laguntza ematea, ezaugarri politiko eta sozial batzuk dituen kolektibo bati" laguntzea baizik.

Ez du erantzunik

AHTren sondeoak "inongo baimenik gabe" egiten ari direla salatu du Udalak

2007-06-21 | 12:25:54

AHTren sondeoak "inongo baimenik gabe" egiten ari direla salatu du Udalak

Baimenak eskatu bitartean geldiarazi egin dituzte lanak

Aste honetan hasi dira AHTa eraiki aurretik egin beharreko sondeoak egiten Itsasondon. Baina Udalak salatu duenez, "inongo baimenik eskatu gabe" eta Udalari nahiz lurjabeei egiten ari direnari buruzko informaziorik eman gabe. Gaur goizean, sondeoak egiten ari diren lekura joan da Xabi Iturriotz alkatea, eta baimen bat eskatu bitartean lanak gelditzeko eskatu die Euroconsul eta Euskal Trenbide Sareko arduradunei. Guztira, mota honetako sei sondeo egiteko asmoa dute Itsasondon. Sondeo hauetan, 200 metroko zuloak egiten dituzte, azpian dagoen lurra nolakoa den jakiteko.

Ez du erantzunik

2007-01-19 | 11:08:52

Kamioi bat irauli da N1ean, Itsasondo eta Legorreta artean

Trafikoan erretentzioak eragin ditu ezbeharrak

Trafiko zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, N1 errepidean, Donostiko norabidean eta Itsasondo eta Legorreta arteko zatian harretan handiz gidatzeko eskatzen da, ezbehar baten ondorioz erretentzioak sortu baitira. Kamioi bat irauli egin da Legorretako tunelaren parean, eta erretentzioak daude errepidearen zati horretan.

Ez du erantzunik

Ruiz de Larrinagak irabazi du Itsasondoko ziklo-kros proba

2006-12-30 | 16:19:09

Ruiz de Larrinagak irabazi du Itsasondoko ziklo-kros proba

Euskadiko txapelduna erraz nagusitu zaie Garrido eta Zuberori

Euskadiko Txapelketa irabazi ostean, faborito moduan zetorren Itsasondora Ruiz de Larrinaga arabarra. Eta pronostikoak betez, bera izan da azkarrena Itsasondoko helmugan. Josean Garrido eta Julen Zubero izan dira podiuma osatu duten beste bi txirrindulariak. Gorka Izagirre ormaiztegiarra laugarren sartu da helmugara, baina 23 urtez azpikoen mailan azkarrena izan da. Jubeniletan berriz, Garikoitz Bravo lazkaotarrak lortu du garaipena.

Ez du erantzunik

Itsasondoko herritarrek ezetz esan diote AHTri

2006-12-04 | 09:37:26

Itsasondoko herritarrek ezetz esan diote AHTri

Herri galdeketan, atzo, %88ak proiektuaren aurka bozkatu zuen

Itsasondoko Udalak deituta, atzo, AHTri buruzko herri galdeketa egin zuten. Herritarren %88ak AHTren kontra bozkatu zuen (205 boto). Guztira boto eskubidea zuten 525 lagunetik 232k eman zuten botoa.

28 erantzun

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.