Edukira joan

Goierriko Hitza

Itsasondo
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

Pardel ekologikoak erabiltzen hasi dira Itsasondoko Haur Eskolan

2009-02-11 | 12:50:57

Pardel ekologikoak erabiltzen hasi dira Itsasondoko Haur Eskolan

Plastikozko pardelen erabilera murriztu nahi dute, garbitu eta berriz erabiltzeko pardel hauekin

Itsasondoko Haur Eskolan, sistema berritzaile bat jarri dute martxan egun hauetan. Bertako umeekin pardel berrerabilgarriak erabiltzen hasi dira. Zikindutakoan, garbitu eta berriz erabili daitezke eta askoz zabor gutxiago sortzen da honela. Sistema hau proba fasean dago orain, baina emaitza onak ematen ari dela ikusita, laster gurasoen artean zabaltzeko kanpaina egingo dute.

2 erantzun

Ruiz de Larrinagak lasterketa eta Espainiako Kopa irabazi ditu Itsasondon

2009-01-12 | 12:26:47

Ruiz de Larrinagak lasterketa eta Espainiako Kopa irabazi ditu Itsasondon

Estatu mailako txirrindularirik onenak eta zale ugari bildu zituen probak

Bitik bi. Lasterketa eta Espainiako kopa irabazi zituen atzo Javier Ruiz de Larrinagak Itsasondoko proban. Arabarrak lasterketa ona egiteaz gainera, zortea ere alde izan zuen. Izan ere, aurreneko postuan zegoen Egoitz Murgoitiok arazoak izan zituen bizikletarekin eta lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen. Larrinagaren atzetik, Jose Antonio Hermida sartu zen bigarren, 44 segundoko aldearekin. Ion Izagirre ormaiztegiarrak bederatzigarren egin zuen. Master mailako lasterketan berriz, Imanol Ugarte legazpiarra bigarren sartu zen helmugan, baina bera izan zen Master 40 kategoriako irabazlea.

Ez du erantzunik

Berdintasunerako plana onartu eta aurkeztu dute Itsasondon

2008-12-05 | 11:21:23

Berdintasunerako plana onartu eta aurkeztu dute Itsasondon

Herriko hainbat emakumek eta eragilek parte hartu dute prozesuan

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko bidean, pauso berri bat eman dute Itsasondon. Izan ere, Udalak hartutako konpromisoa betez, Berdintasun Plana osatu dute. Lan honetan aritu direnek azaldu dutenez, «genero ikuspegia alor ezberdinetan txertatzea» eta emakumeek arlo ezberdinetan duten partehartzea bultzatzea izango dira egitasmo honen helburu nagusiak. Herriko hainbat emakumeren aurrean aurkeztu zuten plana ostegun iluntzean. Mahaian, prozesu honetan parte hartu duten herriko talde ezberdinetako ordezkariak. Planak lau urteko iraupena eta bi helburu nagusi izango ditu: "bata zeharkakotasuna, hau da, genero ikuspegia alor guztietan txertatzea; eta bestea, ekintza positiboa, gai konkretu batzuen inguruan zuzeneko eskuartzea izateko".

Ez du erantzunik

2008-11-13 | 12:26:15

Bi lagun zauritu dira Itsasondo parean gertatutako trafiko istripu batean

Donostiarako noranzkoan errei bat itxita dago, eta Gasteizerantz ere beste istripu bat izan da

Aldi beretsuan bi istripu gertatu dira gaur goizean Itsasondon. N-1 autobideko norantza banatan izan dira trafiko ezbeharrak, alde banatara. Lehena, kamioi batek izan du. Bidetik irten da, Gasteizerako norabidean zihoala. Ez da inor zauritu, eta ibilgailua kendu dute bide bazterretik. Bigarren istripua, Donostiaranzkoa, larriagoa izan da. 11:40 inguruan auto batek istripua izan du. Bi lagun zauritu dira. Horietako bat suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailuaren barrutik. N-1eko errei bat itxita dago Donostia aldera, eta auto ilarak sortu dira.

Ez du erantzunik

Zortzi ibilgailuk elkar jo eta gidari bat zauritu da Itsasondon

2008-04-14 | 11:48:47

Zortzi ibilgailuk elkar jo eta gidari bat zauritu da Itsasondon

Istripuak erretentzio handiak eragin ditu N-1 errepidean

Gaur goizeko 8:00ak aldean, trafiko istripua izan da N-1 errepidean, Itsasondo parean. Zazpi autok eta kamioi batek elkar jo dute Donostiako norabidean, eta gidarietako bat zaurituta eraman dute larrialdi zerbitzuetara. Istripuaren ondorioz, erretentzioak sortu dira, eta ilarak Ordiziaraino iritsi dira. Trafikoa errepide zaharretik bideratu du Ertzaintzak. Dagoeneko garbitu dute errepidea.

Ez du erantzunik

Sei hektarea baso erre ditu Urkia auzoan sortutako suteak

2008-02-18 | 09:34:33

Sei hektarea baso erre ditu Urkia auzoan sortutako suteak

Goizaldeko bostetan piztu da; dagoeneko kontrolpean dute sua

Gaur goizaldeko 05:00ak aldean, suak hartu ditu Itsasondoko pinudi eta baso batzuk. Urkia auzora joateko bidegurutzean, N-1 errepidetik gertu sortu da sutea eta basoan berehala zabaldu da, zebilen haize bortitzak lagunduta. Suhiltzaileak goizean zehar aritu dira lanean, baina sua dagoeneko kontrolatuta dagoela adierazi dute. Sutearen lekuan ziren basozainek azaldu dutenez, "oraindik ez dakigu zerk eragin duen sua". Hala ere, haizeak eta lurrazala lehor egoteak sua zabaltzen lagundu dutela uste dute.

Ez du erantzunik

2008-02-04 | 12:34:51

Trafiko arazoak sortu dira Itsasondo parean, kamioi bat gurutzatu ondoren

N-1 errepidean Gasteizerako norantzan kotxe ilara dago

Gaur goizean zenbait arazo izan dira N-1 errepidean, Gasteizerako norantzan. Goierriri dagokionez bi puntutan daude arazoak, biak Itsasondoko udal barrutian. 424. kilometroan kamioi batek guraizearena egin du eta bidean gurutzatuta geratu da. Garabia joan da kentzera, eta trafikoan oztopoa eragin du. Bi kilometro lehentxeago (N-1eko 426. kilometroan) auto batek istripua izan du, bidetik irten da.

Ez du erantzunik

2008-01-30 | 16:01:14

Itsasondoko Udalak presoen senideei ematen dizkien laguntzak errekurrituko ditu Espainiako Gobernuaren ordezkariak

Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak Itsasondoko Udalak presoen senideei ematen dizkien laguntzen kontra egingo du. Paulino Luesma ordezkariak gaur jakinarazi duenez, Estatuko Abokatuari errekurtsoa jartzeko agindua eman dio, eta dirulaguntza hauek baliogabetzeko eskaria ere egingo du. Luesmak azaldu duenez, diru laguntza horien helburua, " ez da behar handiena duten herritarrei laguntza ematea, ezaugarri politiko eta sozial batzuk dituen kolektibo bati" laguntzea baizik.

Erantzun 1

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Azoka

X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02

Ikastaroa

Tenis ikastaroa
IDIAZABAL, Idiazabalen - 2009-06-29

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.